Gerrako umeak
Alberto Bargos Cucó
Geisteswissenschaften, Kunst, Musik / Geschichte
Beschreibung
LABURPENA: Zure eskuan dagoen liburu honek, modu ulergarri batez, hiru umeren bizipenak eta sentimenduak gogora ekarri nahi ditu. Ramón 1929. urtean jaio zen. Begoña eta Toñi 1931. urtean jaio ziren. Muskiz herrian bizi ziren, Bilbotik oso gertu. Gerra zibiletik eta bere ondoriotik urruntzeko, Begoña eta Toñi etxetik alde egitera behartu zituzten 6 urterekin. Ramónek, ordea, 7 urte zituen. Ume koskorrak izanda, gehienak bakar-bakarrik joan ziren Frantzia, Belgika edota Britainia Handira. Duela urte batzuk, hirurak elkarrizketatu genituen eta oroitzapenak kontatu zizkiguten. IRAKURKETA ERRAZA bilduma, irakurtzeko eta ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduta dago. Liburuetan hizkuntza erraza, zuzena eta egunerokoa erabiltzen da. Hizki handiak, bazter zabalak, ilustrazioak eta hitzen definizioak, koadroetan, erabiltzen dira.
Kundenbewertungen
europa, gerra zibila, irakurketa erraza, umeak, lectura fácil, euskadi, gerra, euskal herria, erbesteratuak, ediciones beta, euskera